EUGIKO IV. XAKE JAIALDIA.

(2013ko irailaren 15ean).

 

 

 

TALDEKAKO XAKE TORNEOA.

 

(ADISKIDETASUNAREN TALDEEN 2013ko ZIRKUITURAKO BALIAGARRIA).

 

 

 

            Igande arratsaldean jokatu zen, Eugiko Larrain Toki pilotalekuan. Arautegiaren arabera taldekako sailkapena izanen zen, nahiz eta banakako txapelketa izan (sistema suitzarraren bidez). Hala ere, azkenean, taldekako txapelketa izan zen, 5 minutukoa.

 

Eugiko Kontzejuak antolatu zuen eta laguntzaileak Magna enpresa eta Nafarroako Xake Federakundea izan ziren.

 

         AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)    Mikel Gurea A (Burlata, Nafarroa, Euskal Herria) – 39 puntu.

2)    Orvina (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria) – 36’5 puntu.

3)    Oberena A (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria) – 36 puntu.

4)    Mikel Gurea B (Burlata, Nafarroa, Euskal Herria) – 24 puntu.

5)    Gros (Donostia, Gipuzkoa, Euskal Herria) – 18 puntu.

6)    Oberena B (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria) – 8 puntu.

7)    Oberena C (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria) – 7’5 puntu.

 

         EUSKAL ZIRKUITURAKO PUNTUAK.

 

1)    Mikel Gurea A (Burlata, Nafarroa, Euskal Herria) – 12 puntu.

2)    Oberena A (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria) – 10 puntu.

 

EUSKAL ZIRKUITUKO SAILKAPEN NAGUSIA (24 TORNEO JOKATUTA).

 

1)      Abadiño (Bizkaia, Euskal Herria) – 104 puntu (13 torneo).

2)      Itsas Zaldunak (Santurtzi, Bizkaia, Euskal Herria) – 84 puntu (13 torneo).

3)      Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa, Euskal Herria) – 75 puntu (8 torneo).

4)      Zornotza (Bizkaia, Euskal Herria) – 66 puntu (12 torneo).

5)      Portugalete (Bizkaia, Euskal Herria) – 63 puntu (11 torneo).

6)      Santurtzi (Bizkaia, Euskal Herria) – 59 puntu (10 torneo).

7)      Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia, Euskal Herria) – 55 puntu (10 torneo).

8)      Solvay (Torrelavega, Kantabria, Espainia) – 48 puntu (4 torneo).

9)      Altzaga (Leioa, Bizkaia, Euskal Herria) – 47 puntu (5 torneo).

10)  Kultur Sustapena (Errenteria, Gipuzkoa, Euskal Herria) – 46 puntu (4 torneo).

11)  Castro Urdiales – 43 puntu (7 torneo).

12)  Eibar (Gipuzkoa, Euskal Herria) – 34 puntu (6 torneo).

13)  Oberena (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria) – 30 puntu (3 torneo).

14)  Bergara (Gipuzkoa, Euskal Herria) – 30 puntu (7 torneo).

15)  Grupo Covadonga (Gijon, Asturias) – 29 puntu (3 torneo).

16)  Salcedo (Bioño de Pielagos, Kantabria, Espainia) – 29 puntu (5 torneo).

17)  Zaldi Baltza (Elorrio, Bizkaia, Euskal Herria) – 29 puntu (5 torneo).

18)  SAL (Sociedad Ajedrecística Logroñesa) (Logroño, Espainia) – 28 puntu (3 torneo).

19)  Arrasate/Arlutz (Gipuzkoa, Euskal Herria) – 22 puntu (2 torneo).

20)  Tolosa (Gipuzkoa, Euskal Herria) – 21 puntu (4 torneo).

21)  Larrasoloeta (Durango, Bizkaia, Euskal Herria) – 20 puntu (6 torneo).

22)  Alfil (Beasain, Gipuzkoa, Euskal Herria) – 18 puntu (4 torneo).

23)  Arrano Elkartea (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria) – 15 puntu (2 torneo).

24)  Liebana (Potes, Kantabria, Espainia) – 13 puntu (2 torneo).

25)  Getxo (Bizkaia, Euskal Herria) – 12 puntu (2 torneo).

26)  San Viator (Gasteiz, Araba, Euskal Herria) – 11 puntu (2 torneo).

27)  Beraun Bera (Errenteria, Gipuzkoa, Euskal Herria) – 10 puntu (torneo bat).

28)  Paz de Ziganda (Burlata, Nafarroa, Euskal Herria) – 8 puntu (torneo bat).

29)  Calasanz (Gasteiz, Araba, Euskal Herria) – 7 puntu (torneo bat).

30)  Ermua (Bizkaia, Euskal Herria) – 7 puntu (torneo bat).

31)  Azkoitia (Gipuzkoa, Euskal Herria) – 7 puntu (2 torneo).

32)  Zarautz (Gipuzkoa, Euskal Herria) – 7 puntu (2 torneo).

33)  Elgoibar (Gipuzkoa, Euskal Herria) – 7 puntu (3 torneo).

34)  Deba (Gipuzkoa, Euskal Herria) – 4 puntu (torneo bat).

35)  Gallarta (Abanto Bizkaia, Bizkaia, Euskal Herria) – 3 puntu (torneo bat).

36)  Arambizkarra (Gasteiz, Araba, Euskal Herria) – 2 puntu (torneo bat).

37)  Azpeitia (Gipuzkoa, Euskal Herria) – Puntu bat (torneo bat).

38)  Laudio (Araba, Euskal Herria) – Puntu bat (torneo bat).

 

         MIKEL GUREA GORUNTZ EUSKAL ZIRKUITUAN.

 

            Ez zen antolatzaileen asmoa torneo hau Euskal Zirkuiturako baliagarria izatea. Baina azkenean sartu egin da, Zirkuituaren baldintzak betetzen zituelako.

 

            Mikel Gurea A taldeak jokalari indartsu hauek izan zituen: Aritz Mancha Otano, Aitor Martinez Ayesa, Iker Irañeta Unzue eta Angel Vilchez Gonzalez. Ez zen harritzekoa txapeldun geratzea.

 

            Hau izan da aurten Euskal Zirkuituan Mikel Gureak irabazitako hirugarren torneoa. 2013ko uztailaren 20an, Santurtzin, Karmena X. Xake Jaialdian nagusitu zen. Abuztuaren 17an, Burlatako Jaietako X. Xake Torneoa ere irabazi zuen Mikel Gureak.

 

            2012ko denboraldian, Zirkuituan, torneo bakarra eraman zuen: Burlatako Jaietako IX. Xake Torneoa. Zortzigarren postuan geratu zen Euskal Zirkuituko azkeneko sailkapenean.

 

            2013an podiuma egitetik gertu dago, hirugarren baitoa sailkapen nagusian.

 

            Eugiko IV. Xake Jaialdian bigarren Orvina izan zen, Iñaki Rebole Arbea (12tik 11, % 91’67), Mikel Ortega Lopez (12tik 12, % 100), Adolfo Ruiz Anton (12tik 6’5, % 54’17) eta Mikel Otsoa Aldaz (12tik 7, % 58’33) jokalariekin. Talderik onena eraman gabe, garaile sena erakutsi zuen berriz. Bigarren postu hori, horren erakusgarri.

 

            Oberena A izan zen hirugarren, Jose Miguel Ugalde Ezkurra, Jesus Luis Aguinaga Ruiz, Javier Yaben Muñoz eta Mariano De Pablos Fernandez xakelariekin.

 

            Mikel Gurea B laugarren sailkatutako jokalariak: Odei Lerendegi Lasa, Asier Alfaro Piñero, Imanol Solano Martinez, Alex Ortega Villa eta Oier Lakunza.

 

            Gros bosgarren sailkatutako jokalariak: Jose Luis Muñoz Avila, Alejandro Galvan Perez-Ilzarbe, Ivan Iturralde Etxeberria eta Ander Martin Iribar.

 

            Oberena B seigarren sailkatutako jokalariak: Jose Maria Gonzalez Oderiz, Jorge Fernandez Villameriel, Lucia Fernandez Villameriel, Jose Galvan eta Jose Antonio Fernandez Senovilla.

 

            Oberena C zazpigarren sailkatutako jokalariak: Diego Moral Barragan, Leyre Abrisqueta Zudaire, Ines Abrisqueta eta Javier Abrisqueta.

 

TORNEO HONEN HISTORIA.

 

            2010ean, I. Xake Jaialdian: Oberena (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria), garaile; Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa, Euskal Herria), bigarren; Alekhine (Lizarra, Nafarroa, Euskal Herria), hirugarren.

 

            2011n, II. Xake Jaialdian: Oberena (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria), garaile; Gazte Berriak (Antsoain, Nafarroa, Euskal Herria), bigarren; Iturrama (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria), hirugarren.

 

            2012an, III. Xake Jaialdian: Santa Ana (Tutera, Nafarroa, Euskal Herria), garaile; Oberena (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria), bigarren; Iturrama (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria), hirugarren.

 

            2013an, IV. Xake Jaialdian: Mikel Gurea A (Burlata, Nafarroa, Euskal Herria), garaile; Orvina (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria), bigarren; Oberena A (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria), hirugarren.

 

PALMARESA.

 

1)    Oberena (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria) – 2 titulu.

2)    Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa, Euskal Herria) – Titulu bat.

3)    Santa Ana (Tutera, Nafarroa, Euskal Herria) – Titulu bat.

 

 

 

 

2013-09-15.

 

Iturria: Txelu Fernandez Gutierrez (EXF-FVA).